domingo, 8 de junio de 2014

ZENBAKUNTZA SISTEMAK


Ikasturtean zehar ZENBAKUNTZA SISTEMAK desberdinak ikasi ditugu. Batzuk ezagun samar, adibidez sistema erromatarra eta egipziarra, baina beste batzuk erabat ezezagunak guretzat: mayatarra, babiloniarra edo Euskal Herriko errotariek erabiltzen zutena.

Bideo honetan laburpen bat ikus dezakezue:


https://www.slideboom.com/presentations/869119/ZENBAKIEN-HISTORIA

MATEMATIKAKO TAILERRAK


Datorren ostegunean, hilak 12, familientzat MATEMATIKAKO tailerrak antolatu ditugu.
Hemen dago gonbidapena.

Arratsalde eder bat gurekin pasa nahi baduzu... ETOR ZAITEZ!!!

Kaixo:
Matematikari ospetsu batzuk etorri dira Intxaurrondo Hegoa ikastetxera.
Fibonaccik ehun untxi ekarri dizkigu; Eratostenes zenbaki lehenekin borrokatzen
ari da, Pascal hiruki handi batean etorri da. Pitagoras…

Baina… ez dizuegu gehiago esango!

Ekainak 12an    arratsaldeko 15:00etatik 16:30etara, etorri gure matematikako tailerretara eta matematikari guzti hauekin ondo pasatzeko aukera izango duzu.


Ah! Gu ere egongo gara zuekin!

Hola:
Han venido a Intxaurrondo Hegoa unos matemáticos famosos.
Fibonacci nos ha traído cien conejos; Eratóstenes está luchando una y otra vez con los números primos; Pascal  ha venido montado en un  gran triángulo; Pitágoras…

Pero… no os vamos a contar más.

Si queréis pasar un buen rato con todos ellos acudid el jueves 12 de junio de 15:00 a 16:30 a nuestros talleres de matemáticas.
¡Ah! Nosotras y nosotros también estaremos allí.

MATEMATIKAKO TAILERREAK

Jende asko etorri zen gure tailerretara. Orain laburpen bat egingo dizuegu.

Gidariak DIEGO, IANIRE, IRATI eta OLATZ izan ziren.
Hauen ardurak hauek ziren: jendea gidatu eta tailerretara eraman (horretarako plano bat egin genuen), erakusketa aurkeztu (Olaberriko misterioa, "Matemáticamente" argazkiak, Matematikari ospetsuak, gure erlojuak... eta gelako Blog-a aurkeztu eta Movie Maker batzuk erakutsi.
Buru belarri aritu ziren arratsalde osoan.























Mate-gelan GEOMETRIAKO TAILERRAK antolatu genituen. 

TAMGRAM eta HANOI DORREA HARITZEN eskutik. Oso ondo prestatu zuen nola eman argibideak.




6.mailako DANI buru belarri aritu zen Hanoi Dorrea lortu arte. Oso ondo Dani!



POLIKUBOAK, MULTI-LINK eta KUBO SOMA

Kubo Soma 27 kuboz (edo hexaedro) osaturiko Kuboa (edo hexaedro) da. Kubo txikiak hirunaka eta launaka loturik daude. Hori ikusterakoan oso erreza dela pentsatzen du jendea, baina...
Tailer honetako arduradunak LEIRE, IZASKUN eta JON izan ziren.




Bueltak eta bueltak eman ondoren, LORTU ZUTEN!!!

Zelorik gabeko kuboak egitea eta Multi-link kubitoekin egindako egiturak 3Dra pasatzea ere oso zaila suertatu zitzaien.




















PAPIROFLEXIAN oso trebeak direnek tailer hau antolatu zuten: NAHIA, ERIK eta SOUAD.
Matematika eta papiroflexia (edo Origami) oso loturik daude. Beno... matematika zerekin ez dago loturik?





Barkatu! Argazki bakarra dugu, ateratako besteak oso ilun atera ziren.


Beste gela batean OMNIPOLIEDRO montatzeko aukera izan genuen.
Honetan adituak diren bi neska langile aritu ziren: ANE eta ALBA.
Oktaedro, Hexaedro eta Tetraedro egitea ez da hain zaila (bueno, "es un decir"), baina Ikosaedro eta Dodekaedro...
Eskerrak 6.Ako ikasleak eta Itziar irakaslea etorri zirela, bestela...







Gela honetan ere TOPOari buruzko egindako lana jarri genuen.
"Montaje" ederra. ANEren ideia izan dela esan beharra dago. Eskerrik asko Ane!








Beste toki interesgarri bat ENIGMAK deituriko txokoa izan zen.
Mota askotako problema matematikoak jarri genituen, gehienak oso bitxiak.
Buruhauste ederrak sortu ziren atzo!!
Jarduera hau PABLO, AMAGOIA eta LUCÍAk gidatu zuten.









Gure graffiteroak IKER eta EKAI jo ta ke aritu ziren arratsalde osoa "opariak" egiten. Etorri ziren guztiei izena oparitu zieten oso ondo marrazturik. Artista galantak dira!



Mila esker gure tailerretara etortzeagatik!


lunes, 14 de abril de 2014

GEOMETRIAKO ARIKETAK


 Hemen dituzue geometrian aritzeko bi helbide. Ea ondo pasatzen duzuen!



ARGAZKI MATEMATIKOAK

Joan zen ostiralean (apirilak 11) 5. eta 6.mailako ikasleak zinemara joan ginen  "Tormes-eko itsumutila" filma ikustera.
Irteera ARGAZKI MATEMATIKOAK ateratzeko aprobetxatu genuen.
Hona hemen ateratako batzuk:
















LORE EDERRAK ERE ATERA GENITUEN: